Futbola: "Ondo" jokatuta ere, 1-3 galdu zuen Antzuolak Ordiziaren kontra

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko ira. 14a, 20:27

Ligako lehenengo jardunaldia etxetik kanpo jokatzea egokitu zaio Antzuolari; eta ez da etxera emaitza onarekin bueltatu. Izan ere, 3 eta 1 galdu zuen taldeak zapatuan, Ordiziaren kontra jokatutako partiduan.

Porrotak ez du inoiz zapore gozorik, ezta txapelketako lehenengo jardunaldian ere, baina txarretik ona ere atera daiteke eta hala egin dute oraingoan antzuolarrek: "Noski ez dela ona horrela hastea, baina, ez genuen partidua horren sentsazio txarrarekin amaitu", dio Jon Muruamendiarazek, Antzuolako entrenatzaileak.

Izan ere, ordiziarrek baino presentzia handiagoa izan zuten debagoiendarrek zelaian, asmatzen jakin izan ez bazuten ere: "Emaitzak ez ditu gure sentsazioak islatzen", gaineratu du.

35. minutuan jaso zuten antzuolarrek lehenengo gola eta atsedenaldira 2-0ekoarekin joan ziren. Hala ere, partiduari buelta emateko esperantzarekin atera ziren bigarrenean. Berehala etorri zen ordiziarrena eta zapuztu ziren itxaropen guztiak. Penaltiz sartu zuen Antzuolak partidua bukatzear zela, partiduko gol bakarra.

Helburua, mantentzea

Asmo horrekin hasi du Antzuolak txapelketa: "Jokalari gutxiko taldea gara eta horren asko baldintzatzen gaitu", dio Muruamendiarazek. Datorren astean etxean jokatuko dute, Hernaniren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak