Eskubaloia: 'Pitxi' memoriala etxekoentzat

Arrasateko Ford Mugarrik irabazi du Jesus Mari Herrero Pitxi Memoriala, 24-16ko emaitzarekin. Finalean, Elgoibarreko taldea izan dute aurkari etxekoek Iturripen, eta hirugarren eta laugarren postuak Hondarribia eta Urdanetarentzat izan dira, hurrenez hurren. [ARGAZKIAK]

Atzo jokatu zuten finalerako sailkapena lau taldeek, eta etxeko taldeak Hondarribiari irabazita eskuratu zuen finalerako txartela, markagailuan 31-26ko emaitza zutela. Pablo Gartzia Ford Mugarriko entrenatzaileak azaldu duenez, "zapatuko partidua zaila izan zen, eta oso gogorra kantxan".

Gartziak azaldu duenez, defentsa izan da taldearen indargunea txapelketa honetan, aurre denboraldian zehar bereziki landu baitute. Dena den, Gartziak ahulgune ugari ikusi dizkio taldeari; besteak beste, arlo fisikoan arreta jarri behar dutela esan du, baina prest izango direla denboraldia hasterako.

Lehia estua finalean

Bigarren minutuan iritsi da finaleko lehen gola, eta etxekoek aurrea hartu dute markagailuan. Hala ere, Elgoibarrekoek segituan erantzun diote jokoari eta markagailuari buelta ematea lortu dute. Gartziak aitortu duenez "Elgoibar oso ekipo gogorra da, bai defentsan, baita erasoan ere" eta horregatik, asko kosta zaie arrasatearrei partidua aurrera ateratzea. Mugarrikoek, ordea, ez dizkiete lanak erraztu bisitariei eta markagailua berriz ere parekatu dute.

Lehen zatia amaitzear zela, hamar segundoren faltan, hain zuzen, gol bakarragatik aurretik ziren arrasatearrak. Baloiaren jabetza zutela aprobetxatuz, jokoa gelditu dute, lehen zatiko azken gola eskuratzeko jokaldia prestatzeko; baita lortu ere. 11-9ko emaitzarekin iritsi da atsedena.

Atsedenaldiaren ostean, Elgoibarrek sartu du lehen gola, baina Mugarrikoak indartsu itzuli dira aldageletatik eta bigarren zatian zehar, bederatzi goleko aldea ere zabaltzea lortu dute markagailuan.

Lagunartekoa izan arren, giroa bero-bero egon da, bai kantxan, baita harmailetan ere. Gartziak azaldu duenez, ulertzekoa da hori "bi taldeek aspalditik ezagutzen dute elkar, eta jokalarien artean badira ika-mika batzuk aurreko partidetatik". Bi taldeetako bat ere ez zegoen prest partidua oparitzeko eta horrek azken unera arteko lehia ekarri du Iturripeko kantxara. Azkenean, Arrasatekoek poltsikoratu dute txapelketa, 24-16ko emaitzarekin.

Erlazionatuak

Saskibaloia: Datorren denboraldiko Bergara K.E.-ko taldeak aurkeztu dituzte

Bergara

Atzo aurkeztu zituzten datorren denboraldian Bergara K.E.- ren taldeak osatuko dituzten jokalariak. Hamaika talde igo ziren San Martin plazako ohol...
Eskubaloia: Oñatiko Mikel Deuna saria etxeko taldeek irabazi zuten

Oñati

Aloña Mendiko senior mailako neskek eta mutilek Mikel Deuna saria jokatu zuten atzo, baita irabazi ere. Bi taldeek Leizaran izan zuten aurka...
Futbola: Aloñak nahi eta ezin, 2-3 bukatu zuten partidua

Oñati

lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean. Atsedenaldiaren ...
Futbola: "Ondo" jokatuta ere, 1-3 galdu zuen Antzuolak Ordiziaren kontra

Antzuola

Ligako lehenengo jardunaldia etxetik kanpo jokatzea egokitu zaio Antzuolari; eta ez da etxera emaitza onarekin bueltatu. Izan ere, 3 eta 1 galdu zu...
UDAk Touringen aurkako partidua dominatu eta irabazi egin zuen

Aretxabaleta

Partidua nahiko ondo dominatzea lortu zuen UDAk domekan. Joku aldetik ez ziren oso fin ibili etxekoak, baloiarekin ere ez ziren oso ondo moldatu, b...
Futbola: Bergarak 1-3 galdu du Zarautzen kontrako ligako lehen partidua

Bergara

Hasiera-hasieratik hasi da galtzen Bergara; etxekoen defentsa ez da fin ibili partiduan eta garesti ordaindu behar izan dute hori mahoneroek. Parti...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.