Baserrian entrenatu du eta jende ugari izan zen Urrutiaren erakustaldiaz disfrutatzen. Ikus-entzuleen txaloek asko animatu zutela adierazi du gazteak. Datorren urteko auzoko jaietan horrelako erakustaldiren bat egiteko asmoa ere azaldu du baina hurrengoan "jasoaldi gehiago" egitea izango da bere helburua.