MENDI BIZIKLETA: Lokatzak baldintzatu zuen onerako eta txarrerako, zapatuko BTT martxa

Miren Arregi Amasorrain 2014ko eka. 1a, 21:28

Mendi bizikleta martxa egin zuten zapatuan Arrasaten, Mundumirako egitarauaren barruan. 61 lagunek hartu zuten parte, "zifra polita" antolatzaileen esanetan.

Izan ere, zapatu goizeko eguraldiak ez zuen mendi bizikleta martxa baten parte hartzera animatzen: "Halakoetan klabea da eguraldia. Pena da, izan ere, aurten inoiz baino talde handiagoa aritu gara martxa antolatzen. Baliabide gehiago ere izan ditugu eta eguraldiak ez du lagundu" gaineratu dute.  

Hiru ibilbide desberdin proposatu zituzten antolatzaileek: ibilbide motza, ertaina eta luzea eta parte hartzaile gehienek egin zuten ertainaren eta luzearen alde. Ibilbideak, oso baldintzatuta zeuden egubakoitzean botatako euri zaparraden eraginez; izan ere, "lokatz asko zegoen eta horrek asko zaildu zuen ibilbidea". Hori, baina, batzuendako traba izan bazen, beste batzuendako gozamenerako bidea izan zen. Hain zuzen ere, asko disfrutatu zuten lokatzetan ibiltzera ohituta daudenek.

Martxa bukatuta, pozik ziren parte hartzaile zein antolatzaileak. Biek ala biek nabarmendu zuten, zirkuituaren edertasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak