KIROL ERAKUSTALDIA: Arkaitz Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute Asentzion jokatutako desafioa

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko eka. 1a, 11:27

Oso desafio parekatua jokatu dute Asentzioko jaietan. Trontzan eta segan egin behar izan dute hiru bikotek 45 minutuan, baina proba 43 minutu eta 13 segundoan gelditu dute. Izan ere, Gorka Urrutia eta Andoni Urrutiak osatutako bikoteak euren zelai sail guztia denbora horretan amaitzea bukatu dute. Ander Zugasti eta Valentin Dolatxek ere oso maila ona erakutsi dute baina azkenean Arkaitz Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute desafioa 1981,4 kilo belar moztuta.

Desafio oso parekatuaren ostean, Arkaitz Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute proba 1981,4 kilo belar moztuta. Bigarren postuan gelditu dira Gorka Urrutia eta Andoni Urrutia 1855,6 gramo belar moztuta eta Ander Zugastik eta Alex Azkargortak 1848,8 kilo belar moztea lortu dute Asentzioko desafioan.
Lehenengo, trontzan hamabost talo moztu dute hiru taldeek, bost minutu pasatxoan. 1,95 metro bueltako enborra moztu behar izan dute, pago egurra.


Ondoren, segan egin behar izan dute; bikote bakoitzak hiru belar sail zituen mozteko. Proba guztia egiteko 45 minutu zituzten baina 43 minutu eta 13 segundoan gelditu dute. Izan ere, Gorka Urrutia eta Andoni Urrutiak osatutako bikoteak euren zelai sail guztia denbora horretan moztea lortu dute. Ander Zugasti eta Valentin Dolatxek ere oso maila ona erakutsi dute. "Normalean auzotarren arteko lehian maila kaxkarra ikusten da baina Asentzioko kasuan maila bikaina erakutsi dute. Trontzan harrituta gelditu naiz eta segan ere oso ondo ikasita etorri dira", adierazi du speaker lanetan ibili den Asteasuko Joxe Angel Sarasolak. Arkaitz Lizarralde irabazleak, bestetik, hauxe adierazi du: "Gerriko minarekin ibili gara amaiera aldera baina guztiok ibili gara nahiko parekatuta eta lan txukuna egin dugu denok". Parte-hartzaileei animoak ematen herritar ugari izan dira eta antolatzaile taldeko Miel Biain ere pozik zegoen "Oñatirako berria" izan den desafioak jende ugari erakarri duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak