Arrasatearrek Astigarragan jokatu zuten; kadeteek 22-1 galdu zuten; jubeniletan, 14-22 irabazi zuten Egiak eta Garatek; eta helduetan, 22-8 galdu zuten. Alberto Garate arduradunaren esanetan, "aukera txikiak zeuden".
Bergararrek Azkoitian jokatu zuten eta emaitza ez zen ustekabea izan. Kadeteek 1-22 galdu zuten; jubenilek, 5-22; eta helduek 22-18 irabazi zuten, baina ez zen nahikoa izan.