Aloña Mendik eta Ostadarrek indarrak neurtu dituzte, gaur, Azkoagainen. Lehia estua izan da, gol aukera gutxikoa. Bi taldeak hobeto ibili dira defentsan, erasoan baino. Oñatiarrek, baina, garaipena lortu dute partiduaren azken minutuan, Asier Ugartek sartutako golari esker. Beraz, gorritxoak pozik etxean lortutako hiru puntuez.
Horrenbestez, sailkapeneko bosgarren postuan dago Azkargortaren taldea orain, 34 punturekin. Bere atzetik ditu Aretxabaleta eta Antzuola, seigarren eta zazpigarren postuetan. Hurrengo norgehiagoka Hernanin jokatuko du (sailkapenean 11. postuan da).