Bi baja garrantzitsu izan arren, Ford Mugarrik aurre egin dio Urdanetari

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ots. 16a, 21:50

Nestor Calleja Urdanetako atezainaren aurrean jaurtiketa egiten.
Berdinketarekin amaitu da lehen zatia; bigarrenean egon da partidua.

Partidu gogorra izan du gaur eguerdian Ford Mugarrik Iturripen. Loiuko Urdaneta talde sendoa da, eta amaierara arte borrokatu du partidua. Berdindua izan da lehenengo zatia. Arrasatearrak aurreratu dira lehenengo markagailuan, baina txikia izan da egindako tartea —bi gol—, eta bizkaitarrek eusten jakin dute. Berdinketa egon da 8, 9, 10 eta 12 tantora. Azkenean, 13na amaitu da lehenengo zatia. Hasierako 30 minutu horietan indartsuagoa izan da Loiuko taldea.  

Bigarren zatia

Atsedenaren ostean loraldia izan dute Pablo Gartziaren mutilek. Urdanetaren kolpeak eusteko ez ezik markagailuan aurreratzeko gauza ere izan dira, eta lehenengo bost minutuetan aldeko lau goleko tartea egin dute (17-13). Aldea sei puntukoa izatera ere iritsi da (23-17, 17 minutuan).

Urdanetak erreakzionatzen jakin du, eta apurka apurka alde hori txikitzen joan da. Ez dute, ordea, guztiz lortu. Partidu amaieran Arrasateko taldearena zen garaipena.

Partiduan Andoni Bernalek eta Nestor Callejak 7na gol egin dituzte, Pello Olabarriak 5, Kepa Grucetak 3, Kepa Isasmendik, Iker Zubiaurrek 2na, eta Unai Rodriguezek 1.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak