Antzuolak errepaso ederra hartu zuen Aurreraren etxean. Garairen mutilak ez ziren fin ibili zapatuan jokatu zuten norgehiagokan. Arerioa nagusi izan zen, batez ere, lehen zatian. Hiru golak lehenengo 45 minutuetan egin zituen aurkariak, hain zuzen. Bigarren zatian indarrak parekatuago izan ziren. Antzuolak izan zituen gola egiteko aukera bat edo beste partidu guztian zehar, baina, ezin. Egia esan, baja dezente izan zituen Garaik hamaikakoan (hiru jokalarik ezin jokatu bost txartel gorri jasoak zituztelako, lesionatuak eta kanpoan direnak).
Sailkapenean zazpigarren postuan da orain Antzuola, 31 punturekin. Hurrengo astean Vasconia hartuko du etxean.