Etxekoek egin zuten lehen gola eta 1-0ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hasi bezain laster (5. minutuan) Urolaren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Hala ere, etxekoak ez ziren behera etorri eta izan zituzten bigarren gola egiteko aukerak. Hain zuzen, norgehiagoka amaitzeko 15 minutu inguru falta zirenean egin zuen Mondrak bigarrena. Luzapenean (95. minutuan) etorri zen, baina, beste ezusteko bat: Urolaren aldeko bigarren penaltia. Hala egin zuten kanpotarrek bigarrena.
Horrenbestez, zapore gazia utzi zuen berdinketak arrasatearrengan, baina erakutsitako jokoaz gustura gelditu ziren. Izan ere , nagusi izan ziren lehia guztian zehar. Gogoratu behar da 6-1 galdu zuela Mondrak Urolaren etxean, lehen itzulian.