Gaur Ibarran jokatu den derbian Aretxabaletako taldeak sortu ditu aukera gehiago, eta azkenean gol gehiago egin ditu. Baina partidua ez da horrela hasi.
Lehenengo minututik hasi dira aretxabaletarrak Bergarako taldearen atera gerturatzen. Ez dute, ordea, jaurtiketetan asmatu. Gainera, hasi berriak zirela min hartu du Aitor Arroitajauregik. Eskumako bekainean egin du zauria, eta ospitalera eraman behar izan dute.
45. minutuan gertu izan du gola UDAk, eta benetako zorte txarra izan da Iker Sanchezen hutsegitea.
Bergararrek ere sortu dituzte aukerak, eta epaileak atsedena adierazi aurretik egin dute gola. Falta atera eta gola egin du Aitor Oregik.
Bigarren zatian bi gol
Bigarren zatian irauli du markagailua UDAk. Gol polita egin du Urtzi Lopezek 58. minutuan, eta partiduko anekdota eragin dute kintoek bengala bat pizterakoan. Julen Zaitegik egin du etxekoen bigarren gola 80. minutuan. Bergarak ere sortu ditu aukerak (Ibarluzeak, 72. minutuan), baina zorte barik.
Bihar, astelehena, erreportaje zabala Goiena telebistako Harmailatik saioan (19:30, 22:00 eta 23:50).