Lehenengo laurdena, Asier de la Iglesiak kontrolatu zuen taula azpian nagusitasuna erakutsiz errebote nahiz saskiratzeekin; etxekoen 16 puntuetatik 9 egin zituen. Hala ere, bi taldeek akats dezente egin zituzten aurrean. Natrakoak balantze defentsiboan nahiko motel ibili ziren, baina hurrengo hamar minutuetan atzean estutu eta hori aldatu zuten.
Hirukoen laurdena
Bigarren laurdenean, hiruko saskiratzeek izan zuten protagonismoa. Baloia jokoan hasi eta berehala bi sartu zituzten etxekoek, Igoak bat eta Biainek bestea. Igoaren zuzendaritzapean, kontraerasoan fin ibili zen taldea, eta 20 puntuko abantaila lortu zuten.
Aldagelatik bueltan 36-21eko markagailuarekin ekin zioten jokatzeari, eta momentu batzuetan Barakaldokoak esnatu behar zirela zirudien arren, etxekoek ez zuten sufritu garaipena lortzeko. Azken emaitza 66-53koa izan zen.