Gauzak segituen okertu zaizkio Mondrari. 5. minutuan: Ordizia aurreratu da penalti jaurtiketa batekin. Gainera, Xabi lesionatu egin da. Arrasatearrei kosta egin zaie zelaian kokatzea, eta dakiten jokoa egitea.
Baina, bigarren zatian gogotsu irten dira. Intentsitate handiarekin jokatu dute, eta fisikoki indartsu daudela erakutsiz, markagailuari buelta eman diote azken ordu erdian. 65. minutuan berdindu egin dute. Ordiziako jokalariek jokoz kanpoko posizioa eskatu dute, baina Mondrako jokalaria ez zegoen legez kanpo.
Puntu bat eskutan, Mondrak ez du amore eman, eta merezitako etekina atera dio. Epaileak bost minutu luzatu du partidua, eta 94.ean bigarren gola sartu du Iker Lopezek. Pozarren ospatu zuen arrasatearrek.