Arrasatearrek 29-22 irabazi du Iturripen. Gol eta protesta asko, eta eskubaloi gutxi. Horiek izan dira partiduaren ezaugarriak. Kantabriako jokalariek muturreraino eroan dute euren jokoa eta epaileen lana zalantzan ipini dute behin eta berriz.
Iazko denboraldian Lehen Nazional mailarako igoera fasea elkarren kontra jokatu zutenetik, lehia bizia dute Ford Mugarrik eta Santoñak. Hori agerian geratu da Iturripen.
Lehen zatia nahiko parekatua izan da, epaileak santoñarren protestak zigortzen hasi diren arte. Orduan hartu du errenta Ford Mugarrik. Atsedenean bi goleko aldea zuten, 14-12.
4-0ko partziala hasteko
Bigarren zatiaren lehen bost minutuetan, 4-0ko partziala egin dute etxekoek, eta lehia ia erabakita utzi dute. Sei goleko abantailarekin apur bat erlaxatu egin dira eta une batzutan sufritu egin dute.
Baina, une erabakigarrietan ondo kudeatu dute tentsioa, eta abantaila mantentzea lortu dute.