Antzuolak gauzak ondo egiten dihardu Ohorezko Erregional Mailan. Aurrean talde bat edo bestea izan irabazteko gai dela erakutsi du orain arte, eta gauza bera egin zuen zapatuan Getariakoren kontra. Hori bai, sufritu egin zuten lehia irabazteko.
Deboraldiko lehen zati onena jokatu ostean –penalti bat huts egin zuen, baina Josu Zubikarairen golari esker aurreratu ziren–, bigarrenean okertu zitzaion lehia Antzuolari. Lokartuta irten ziren aldagelatik, eta hori baliatu zuen Getariakok etxeko taldea estu hartzeko.
Golak azken minutuetan
Baina, Antzuola garaiz esnatu zen, eta minutu askoan sufritu egin zuen arren, ez zuen hutsik egin azken minutuetan. 90. eta 92. minutuetan sartu zituen golak Oinatz Agirrek, eta partidua erabakita utzi zuen.