Sorginak Emakume Elkarteko hamabost lagun inguru batu ziren taloak egiteko. Guztira, 25 kilo arto-irin, eta txistorra eta hirugiharra, berriz, bakoitzetik 12 kilo erosi zituzten azokan saltzeko. Elkartutakoek ondo erantzun zuen, ilara luzeak izan dira taloak eskuratzeko.
Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako DBHko laugarren mailako ikasleen postua ere arrakastatsua izan zen. Jakara eta Saloura ikasbidaian joateko dirua biltzeko asmoz, tortilla pintxoak eta bizkotxoak saldu zituzten.
Postuak bakarrik ez ziren izan sanmilixanetan, Pili Elkorobarrutiak artilezko koltxoiak antzina nola egiten ziren erakusteko tartea hartu zuen, jendaurrean azalpenak emanda.
Herriko eta Gatz Museoko bisita gidatuak ere egin zituzten.
Bestetik, hamargarrenez egin zuten Zordanbideetan antxintxika San Milixan egunaren bueltan. 16 bat lagun abiatu ziren Arrasatetik 14,5 kilometroko ibilbidea egiteko, eta Aretxabaletan eta Eskoriatzan beste hainbat batu zitzaizkien. Hala, 25 korrikalari inguru iritsi ziren Gatzagara eta harrera beroa egin zieten han.