Behobia Donostiak lasterkari asko batu ditu Donostian gaur, baita debagoiendarrak ere. Baina hainbatek hara joan beharrean Arrasatetik Gatzagara arteko ibilbidea egitea erabaki dute beste urte batez, dagoeneko hamargarrenez.
10:30ean irten dute Ferrerias kaletik eta bidegorrian barrena egin dute lehen zatia. Ondoren, Eskoriatzan, Gatz Bidea hartu dute eta Gorosarri landetxekoek prestatutako hamarretakoa jan ostean, 12:30ak ingururako iritsi dira Gatzagara, 14,50 kilometro egin ondoren. Harrera egin diete gatzagarrek, eta behin indarrak berreskuratuta, San Milixan eguneko ospakizunetan murgildu dira.