Bestetik, Pili Elkorobarrutiak, artilezko koltxoien erakustaldia egin du, ardi-artiletik egindako material naturalak nola lantzen diren erakutsiz. Horrekin batera, herriko eta Gatz Museoko bisita gidatuak izan dira. Eguraldia lagun, jende ugari batu da frontoi inguruan, eta Sanmilixan egunez Arrasatetik Gatzagara lasterka joateko ohitura duen kuadrillak ere arazorik gabe amaitu du Gatz Bidea.