ALBISTEAK

Zuhaitz egunean, urkiak landatu dituzte Elorretan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urtarrilaren 28a

2017an, 24 jaiotza izan ziren Eskoriatzan, eta hauen gurasoak, familiekin lagunduta, aitzurrak hartu, eta urkiak landatu dituzte Elorreta auzoko haur-parke ondoko belardian.

Zuhaitz landaketa, Santa Marina eta Arbiñoste artean egitea aurreikusten zuten, baina Elorretara joan dira azkenean, haur parke ondoko belardira.

Saioa Altzua eta Arrate Landa Ibarraundi museoko langileek hainbat argibide eman dizkiete bertaratu direnei, eta aitzurrekin zuloa egin ostean, eskolako janari sobrekin egindako konposta bota, eta zuhaitzak landatu dituzte.

Orain, landatutako zuhaitzak ez ihartzeko, hauek zaindu beharko dituztela adierazi dute museoko langileek, eta gurasoek ahal dutenean, bertaratu, eta zuhaitzen jarraipena egitea gomendatu dute.

Erlazionatuak

Zuhaitz Egunean urkiak landatuko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2018 urt 26 Eskoriatza

Zuhaitz eguna Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2018 urt 28 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak