Eskoriatzan ere bosgarren edukiontzia babesten duen aukera irten da garaile kontsultan. 1.300 izan ziren aldeko botoak (%67), atez atekoak 566. Emaitza jakinda, pozik agertu da alkatea eta herritarren parte-hartzea azpimarratu du eta, sistema berriaren erantzunaren esperoan, oraingoz kontrolik gabeko sistema ezarriko dela, herritarrengan "konfiantza" baitute. EH Bildutik balorazioan diote, birziklatze maila dela orain ardura. (Kronika eta balorazioak, bideoan)

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.