Eskoriatzan tratu txar egoeretarako protokoloa aurkeztuko dute

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 20a, 12:53

Tratu txar egoeretan jarraitu beharreko protokoloaren aurrerapena aurkeztuko diete eskoriatzarrei udal ordezkariek datorren martitzenean, azaroaren 25ean. Kultur etxean izango da hitzaldia, 18:00etan, eta, hain zuzen, protokoloa lantzen ibili diren Clara Campoamor elkarteko kideak ere han izango dira.

"Herriko hainbat eragile eta elkartetako ordezkariekin egin ditugu bilerak protokolo hori zehazteko", jakinarazi du Myriam Beltran de Herediak, Udaleko Prebentzio teknikariak, eta gaineratu: "Elena Sagasetarekin, Clara Campoamor elkarteko gizarte langilearekin batera zehaztu dugu aurrerapen bat. Hori aurkeztuko dugu martitzenean, eta herritarren iradokizunak jasotzeko epea zabaldu".

Sagasetak dio, bestalde, ezinbestekoa dela halako jarraibide bat zehaztuta izatea: "Berdintasunaren alde jardun behar dute udalek, eta, gainera, horrekin erakusten du indarkeria matxista jasandakoen emakume eta umeenganako ardura". Garrantzitsua dela herritarrek ere protokoloarekin "bat egitea" dio. Eta gaineratu du erasoren bat jasandakoek bakarrik ez daudela sentituko dutela horrekin: "Tratu txarretan oinarritutako harreman horiek apurtzeko laguntza eska dezaketela ikusiko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak