Oñatin 'Tratu onen aldeko dekalogoa' aterako dute Udalak eta ikasleek

Jon Berezibar 2014ko azaroaren 21a

Puntu morea jarrita Kortabarria inmobiliarian

Tratu onen aldeko dekalogoa prestatzen ari dira hiru ikastetxeak Udalarekin batera, eta horixe kaleratzea eta erabilgarri jartzea izango da Emakumeen Kontrako Indar keriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira herrian egingo duten ekintza. Horrez gain, martitzenean, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute, Andraitzek deituta, 19:00etan, Foruen plazan eta egueneko zineklubeko filma ere data horri lotutakoa izango da.

Puntu morea ere bai

Lantzen ari diren dekalogo hori herriko ikastetxeetan bana tzea da asmoa. "Hiru ikastetxeetako ikasleak tratu onen aldeko esaldiak, mezuak, ari dira prestatzen orain. Guztiak jasoko ditugu, eta, eman behar zaien forma emanda, edo txukundu behar badira txukun duta, dekalogoan jasoko ditugu. Dekalogo hori ikastetxeetan banatuko dugu gero, ikasleek eskura izan dezaten", azaldu du Ainhoa Moiuak, Berdintasun teknikariak.

Bestalde, aste honetan zehar puntu morea agertzen den orria banatu du Udalak etxez etxe, emakumeen kontrako indar keria salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak