PILOTA: Mikel Goñik eta Gineak, irabazi

Leire Kortabarria 2014ko martxoaren 16a

Mikel Goñi, zapatuan, Eskoriatzan.
MUko ikasleak Ginean egiten dabiltzan proiektu baterako dirua batzeko pilota jaialdi erakargarria egin zuten zapatuan Eskoriatzan. Lehenengo, Oier Urrutia eta Joseba Zubizarreta lehiatu ziren; Urrutiak irabazi zuen, 22-10, partidu azkar baten. Segidan, Mikel Goñi eta Eneko Zubizarretak Unai Iñurrategi eta Mikel Zubizarreta izan zituzten aurrez aurre. 22-17 bukatu zen Goñi eta Enekoren alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak