Datorren urtean 100 urte egingo ditu Sekzio Klasikoak. Bertan batzen dira motor modelo zaharrak dituzten zaleak. 28 urte daroate hilero-hilero Gipuzkoatik zehar motor ibilaldiak egiten, eguzkia dagoela zein ekaitza dagoela (iaz elurra ziharduela ibili ziren). Donostiatik irten eta bertan bukatzen dute.
Aurten, 12 lagun batu dira, ohi baino gutxiago, baina kontuan hartu behar da 1973ra arteko motorrek bakarrik parte har zezaketela.
Gaur ibili den motor zaharrena, Agustin Lazpiurrena, 1927koa da.
Gaurkoan, Donostiatik irten eta kostaldetik zehar, Debara eta gero Eibarrera joan dira; handik Elgetara, gero Bergarara, Elosuan bazkaria eta Azkoitiara jarraitu dute bidea.