ESKUBALOIA: Liderrari ezin irabazi Ford Mugarrik, duin ibili arren

Leire Kortabarria 2014ko mar. 16a, 19:49
Ford Mugarri, erasoaldi baten.
Interes handiko partidua zuten eskubaloiaren zaleek domeka eguerdian Iturripen: Ford Mugarrik sailkapeneko liderra, Somos Eibar, hartzen zuen bere kantxan. Azkenean, liderrak lider zergatik diren erakutsi zuen eta puntuak eroan zituen Arrasatetik.

Aste bukaerakoa 22. jardunaldia zen, eta arrasatearrak garaipen gose eta garaipenaren beharrean zeuden, joan den astean galdu eta gero eta sailkapenean 5. egin eta gero. Animo horrekin irten ziren, eta, Pablo Gartzia entrenatzailearen esanetan, "partidu polita" eskaintzea lortu zuten, baina ez helburu nagusia.

Gartziaren esanetan, Eibar liderra "oso indartsu dabil" eta "denbora guztian goitik ibili ziren". Hala eta guztiz ere, lehenengo zatian, bi taldeon aldetik "defentsak pixka bat justu" ibili ziren, Pablo Gartziaren iritziz, eta Ford Mugarrik aldea ateratzeko aukera izan zuen. Bigarren zatian, ordea, Eibarkoak indartsuago hasi ziren eta "alde handia hartu zuten".

Ford Mugarrik paper duina egin zuen eta berdintzea lortu zuen azken minutuetan, baina azkenean garaipena Eibarrek eroan zuen, bere postuan sendotzea lortuz. Lehenengo postuak eztabaidatik kanpo dirudi: jokatutako 22 partiduetatik 19 irabazi dituzte eibartarrek, eta 39 puntu dituzte, bigarrenak baino sei gehiago.

Trapagaranen aurka

Honenbestez, Arrasateko taldeak seigarren postuan bukatu du jardunaldia, 24 punturekin, BM Corrales (5.) taldearekin puntuetan berdinduta. Hamar partidu irabazi dituzte arrasatearrek, zortzi galdu eta beste lau berdindu.
Datorren aste bukaeran, Trapagaran taldearen etxean jokatuko du Ford Mugarrik. Talde hori 9. da sailkapenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak