Ministerioaren erabaki horri, gainera, ezin zaio helegiterik aurkeztu, eta erabakia irmoa da.
Aramaio eta Eskoriatza artean 60,4 megawatteko potentziako parke eoliko bat egiteko bide administratiboari ekin zion Statkraft enpresa norvegiarrak. Promotoreak berak aurkeztu zion dokumentazioa ministerioari, 2024ko irailean, eta, hura aztertu ostean etorri da erabakia. Izan ere,, 50 megawattetik gorako proiektua izanda, Espainiako Gobernuaren esku dago haren tramitazioa.
Statkraftek, ohar bidez, azaldu du "atsekabez" hartu duela ministerioaren erabakia. Uste du proiektuak jasangarritasun ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumen jasangarritasunaren printzipioak betetzen zituela.
Ezinegona herrietan
Statkraften proiektuak ezinegon handia sortu zuen Aramaion. Norvegiako enpresak jendaurrean jarri zuen parke eolikoaren proiektua eta hainbat ordezkari joan ziren aramaioarren aurrean azalpenak ematera. Herrian haren kontrako 600 sinadura jaso zituzten eta Udalak ez zuen onartu Statkraftek eskatutako plan berezia izapidetzea.
Eskoriatzako Udalak bere aldetik ere jarri zizkion alegazioak Itsarazi.