Itsarazi buruz gehitu du, ez zela herrirako proiektua: "Herrirako ez zen proiektu bat zen momentutik, kontra egon gara. Proiektu oso handia da, gaizki antolatutakoa eta lurraldeko plangintzarik gabe egindakoa. Horregatik, bertan behera geratzeko erabakiaren gaineko balorazio oso positiboa egiten dugu. Udaletik uste dugu energia berriztagarrien gaineko lanketa egin behar dela, baina hau ez dela bidea, eta makro-proiektuak herri txikietan inposatzea ez dugu egoki ikusten".