Egubakoitzean, esate baterako, PSE-EEko kideak Arrasaten batu ziren, Rafaela Romero Gipuzkoako zerrendaburua Kongresurako buru zela, eta "eredu bakar baten" alde egin daitekeela nabarmendu zuten. Horrez gain, EH Bilduk ere ekitaldia egin zuen Bergaran. Maialen Urzelai Gipuzkoako hirugarren hautagaia Kongresurako izan zen han, eta erronkatzat dute diputatutza hori eskuratzea.