Gipuzkoako pentsiodunen bizikleta martxa Debagoienera iritsi da. Goizean iritsi dira Oñatira; eta, handik Arrasaterako bidea hartu dute. Pentsio publiko duinak! Murrizketarik ez! lelopean, Toledoko itunaren aurka daudela aldarrikatu dute. Gainera, zapatuan, 17:00etan, Donostian egingo den manifestaziora joateko dei egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.