Pentsiodunen bizikleta martxa hilaren 26an iritsiko da Debagoienera

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 11a, 17:13
Pentsiodunen elkarretaratzea, Bergaran.

Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute Pentsio publiko duinak! Murrizketarik ez! lelopean. Maiatzaren 24an abiatuko da Errenterian eta, bailaran bi egunetan egon ostean, 29an bukatuko da Donostian, manifestazio batekin.

Maiatzaren 26an, pentsiodunen martxa Oñatira ailegatuko da Zumarragatik, 11:00ak inguruan. Olabarrietatik Udaletxera abiatuko dira parte-hartzaileak, eta ondoren, Arrasaterako bidea hartuko dute. Gipuzkoako Etorbidetik sartuko dira 12:30ean, Plaza Nagusira iristeko eta Arrasaten bertan bazkalduko dute 13:00etan. Hurrengo helmuga Antzuola izango da; bertara 17:30erako iristea aurreikusten dute. Eta eguneko ibilbidea Bergaran bukatuko da, udaletxean, 18:00etan.

Hurrengo egunean, hilaren 27an, Bergaratik abiatuko da martxa 9:00etan, eta Osintxutik Soraluzerako bidea hartuko dute pentsiodunek.

Azken ekintza, Donostian

Bizikleta martxa hilaren 29an, zapatua, amaituko da Donostian. 16:30erako iristea espero dute, eta 17:00etan manifestazioa egingo dute Alderdi Ederretik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak