Hona hemen azken egunetako datuak herririk herri:
Herria | Abenduak 30 | Abenduak 31 | Urtarrilak 1 | Urtarrilak 2 | Urtarrilak 3 | Guztira |
Antzuola | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Aretxabaleta | 3 | 5 | 4 | 0 | 4 | 16 |
Arrasate | 4 | 4 | 7 | 4 | 5 | 24 |
Bergara | 3 | 7 | 0 | 1 | 2 | 13 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Eskoriatza | 7 | 5 | 2 | 2 | 0 | 16 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Oñati | 2 | 4 | 1 | 4 | 0 | 11 |
Mapa honetan daude herri guztietako datuak, eguneratuta:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian 450 positibo
Bestetik, atzo, urtarrilak 3, Hego Euskal Herrian 450 positibo baieztatu zituzten: 39 Araban, 132 Gipuzkoan, 188 Bizkaian, hiru beste erkidego batzuetan erroldatutakoak eta 88 Nafarroan. EAEn, 5.324 test egin ziren atzo eta emaitza positiboak izan ziren %6,8. Nafarroan, ostera, 827 test egin zituzten eta positibotasun-tasa %10,6 da.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, EAEn 35 pertsona ingresatu zituzten atzo, hortaz, 275 lagun daude ospitaleetan eta horietatik 78 ZIUetan.