Koronabirusaren azken datuak

Eremu gorriko herrietan indarrean dauden neurriak:

  • Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita dago, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
  • Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia: 06:30-09:30 eta 13:00-16:30. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
  • Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.