COVID-19aren pandemiak utzitako ondorioen aurrean "kalera atera" eta "publikoa eta funtsezkoa" dena defendatzeko beharra nabarmendu zuten atzo, egubakoitza, Debagoieneko hainbat herritan egindako mobilizazioetan. Bizitzak erdigunean jarri nahi dituztela adieraziz, beharrezko eraldaketa soziala eskatu zuten Euskal Herriko Karta Soziala osatzen duten eragileek.
"Batez ere hiru ideia nagusi defendatu nahi ditugu: publikoa defendatuz, zaintza eta batez ere beharrezkoa dena zainduz, eta aberastasuna banatuz. Hala urtarrileko greba momentu garrantzitsu bat izan zen eskubide sozial batzuk erantzuteko beharra zegoela ikusi zen. Orain, egoera honetan, etxean egon ostean, berriz hartu ditugu kaleak, ustezko krisi honetatik ateratzeko hartu beharreko neurrien alde aldarrikatzeko", adierazi zuren Iñaki Lizundiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren ordezkariak.