Bizitzak erdigunean jarrita, giza katea egingo dute egubakoitzean

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ekainaren 17a

Eskuak batuta, katean.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak –sindikatu eta eragile askotako plataforma– mobilizazioak deitu ditu gaurko, ekainaren 19a, egubakoitza. Hain zuzen ere, Eskoriatzan, Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza! lelopean giza katea egingo dute.

Hori horrela, Fernando Eskoriatza plazatik Intxaurtxueta auzoko Partxis plazara bitartean herritarrei batzeko dei egin diete antolatzaileek. 19:30erako egin dute hitzordua, herriko plazan, eta, bertatik hasita, giza katea eginez Partxis plazaraino iristea da ekimenaren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak