Indarrean dagoen araudiak azaltzen duenez, ortuetako jarduera profesionala onartuta dago, eta baita profesionalak ez direnen kasuan ere, baldin eta osasun agintariek ezarritako neurriak betetzen diren. Bestetik ordea, ezin dira bigarren bizitokian dauden ortuak landu, eta halaber, debekatuta dago ortuetan bestelako jarduerak egitea: festak egitea edo eguzkia hartzea, besteak beste.