ALBISTEAK

Datorren astetik aurrera berriz ere baimenduko ditu azokak Eusko Jaurlaritzak

Jone Olabarria 2020ko api. 11a, 14:56

Atzera egin eta datorren astetik aurrera Jaurlaritzak azokak egitea baimenduko duela jakinarazi du gaur Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak. Apirilaren 8an debekatu zituen Eusko Jaurlaritzak merkatuak agindu bidez alarma egoera amaitu arte, "pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihesteko helburuz".

Gaur eguerdian Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Koronabirusari buruzko egunero egiten duten prentsaurrekoan azaldu duenez, tokian tokiko nekazarien azokak galarazten dituen debekua bertan behera lagako du Eusko Jaurlaritzak datorren astetik aurrera.  Pasa den apirilaren 8an debekatu zituen Jaurlaritzak merkatuak agindu bidez alarma egoera amaitu arte,  "pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihesteko helburuz".

Beltran de Herediak azaldu duenez, osasunarekin eta higienearekin zerikusia duten eta indarrean dauden "neurri zorrotzak" bete beharko dira. Neurri horiek "osasun publikoarekin lotutako irizpideak" izango direla zehaztu du, "osasun publikoa zaintzen duten agintariek emandakoak".

Adierazpen bateratua

Baserritarren azokak debekatzeko erabakiak kritika ugari eta sektore zabal baten haserrea piztu du aste honetan. Bada, neurri horrekiko desadosatsuna erakutsi eta azoka eta merkatuak berriz ere zabaltzeko eskaria eginez, adierazpen bateratua kaleratu zuten atzo 60eragile inguruk; tartean Antzuolako Udala edota Arrasate eta Bergarako Ereindajan. Egunak aurrera egin hala asko izan ziren adierazpen hori babestu zutenak eta arratsalderako hirukoiztu egin zen babesa ematen zioten eragileen kopurua.

"Azoken beharra"

Jaurlaritzak azokak debekatu arren, normaltasunez egin dira gaur azokak herri askotan; tartean Oñati eta Bergaran. Goizetik jende ilarak sortu dira herri bietan; Oñatin Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean eta Bergaran ohiko tokian, Oxirondon.  Ekoizleak, erostera joan diren herritarrak eta herri bateko zein besteko udal ordezkariak bat etorri dira eta "azoken beharra" dagoela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak