Asier Garitanoren kaleratzearen gainean, "pena eta ezustea" nagusi

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko abe. 27a, 15:10

Debagoieneko taldeetako ordezkarien eta bergararren hainbat iritzi jaso ditu GOIENAk, Asier Garitanoren kaleratzearen ostean.

Atzo eman zuen ezagutzera Realak, entrenatzaile bergararraren kontratua etetea erabaki zuela, eta bere ordez, orain arte Sanseko teknikari izan den Imanol Alguacilek hartuko du lehen taldeko aulkiko lekukoa. Era berean, talde txuri-urdinak "ekarpen, profesionaltasun eta dedikazio osoa" eskertu nahi izan dio bergararrari. Asier Garitanorekin batera, kluba utziko du ere Miguel Perezek, lehen taldeko egitura prestatzaileko kideak. Gaur agurtu ditu lehen taldeko jokalariak eta talde teknikoa Zubietan.

Debagoieneko taldeetako ordezkariekin izan da GOIENA, Realak Asier Garitano kargutik kendu izanaren gaineko iritziak jaso guran.

Leganes talde madrildarra Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen Asier Garitanok, eta maila gorenean lan txukuna egin zuen, gainera, bi denboralditan. Horrela, 2018ko ekainean Realarekin akordioa sinatu zuen entrenatzaile gipuzkoarrak 2021era arte. Hala ere, bergararrak ezin izan du urtea talde txuri-urdina zuzentzen bukatu, batez ere, lortu dituzten emaitza kaskarrak direla eta. Une honetan, Realak 19 puntu ditu sailkapenean eta 15. postuan dago jaitsiera postuetatik 4 puntura. Bost partida irabazi ditu, baina 8 porrot jaso ditu, horietako asko Anoetan. Alavesen aurkako azken derbia etxean galdu ostean, Jokin Aperribai presidenteak eta Roberto Olabe kirol zuzendariak kargutik kentzeko erabakia hartu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak