Kilometroak 2016 Bergara

Aurreikuspenak beteta, "demasekoa izan da Bergarako Kilometroak jai eguna"

Dagoeneko amaitu da Kilometroak jaia Bergaran eta hori da antolatzaileek, Bergarako Aranzadi Ikastolako ordezkariek, egunaren gainean egin duten balorazioa. "Bergarako Kilometroak Demasa izan da", esan dute eta oro har, helburuak "bete" egin direla. Hurbildutako guztie "eskerrak" ere eman nahi izan dizkiete.

Honako helburuak hain zuzen:

Autobusentzako edota ibilgailuentzako jarritako aparkalekuak bete egin direla diote, Labagaraietakoa –100 autobus– eta Amillagakoa. Eta azken horren alternatiba moduan, Larramendikoa ere ia bete egin dela.

Bestetik, ez da aparteko arazorik izan. "Jendeak portaera oso ona izan du", azaldu dute. Eta gehitu dute: "Larregiko alkohol kontsumoarengatik intoxikazio oso gutxi izan dira".

Bestalde, eraso sexistarik ere gertatu ez dela azaldu dute ez dela, behintzat, salaketarik izan. Hortaz, aldez aurretik, Kilometroak 2016n egindako prebentzio lan eta protokoloek ondo funtzionatu dutela azpimarratu dute eta bere fruitua eman dutela.

Azkenik, uste dute "beste behin argi" geratu dela "Erronka oso asmakizun ona" dela, "gazte eta nerabeei aterabide erakargarriak eskaintzeko".

Osterantzean, hasierako ekitaldia ederra izan dela ekarri dute gogora, "sinbolismoz eta umorez betea, herri eragileek presentzia nabarmena" izan dutelarik. Omenaldi ekitaldia ere "ederra" izan dela gehitu dute. Hain zuzen, Alkartu Nai eta Promocion Cultural omendu ditu Aranzadi Ikastolak, duela 40 urte, 1970eko hamarkadan Bergaran hainbat azpiegitura sortu zituzten elkarteak. Eta ekitaldi berean, datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa Oñatiko Txantxiku ikastolari eman diote.

Eskerrak hurbildutako guztiei

Kilometroak 2016ren antolakuntzak eta Aranzadi Ikastolak eskerrak ere eman nahi izan dizkie gaurko egunean, urriaren 2an, Bergarara hurbildu diren guzti-guztiei: "Haien presentzia eta laguntza oso baliagarriak dira aldez aurretik finkatutako helburu ekonomikoak betetzeko eta Aranzadi Ikastolaren eraikinaren lanen kostuari aurre egiteko mailegua ordaintzeko", esan dute.

Erlazionatuak

Sinbolismoz eta umorez jantzitako hasiera ekitaldia izan du Kilometroak 2016k

Bergara

Abian da Kilometroak 2016 jaia. Aranzadi ikastolako jolaslekuan egin dute hasiera ekitaldia herritar askoren babesarekin eta agintariak han zirela....
1970eko hamarkadako bi elkarte omendu dituzte Bergarako Kilometroetan

Bergara

Alkartu Nai eta Promocion Cultural herri eragieak omendu nahi izan ditu Aranzadi ikastolak gaur, ikastetxean bertan egindako ekitaldi hunkigar...
Aranzadikoek Txantxiku ikastolakoei pasa diete lekukoa

Bergara Oñati

Datorren urtean San Migel jaiak hasi aurretik Kilometroak jaia izango dute txantxikuarrek. Hori horrela, gaur eguerdian jaso dute lekukoa bergararr...
Herria garbi, Kilometroak jaiaren biharamunean

Bergara

Bergarako kaleak eta Kilometroak ibilbideko guneak garbitzen aritu dira gaur Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Eta desmuntatze lanak bolun...
Kilometroak 2016: Jaiaren gaineko saio berezia

Bergara

Kilometroak 2016 jai egunek, urriaren 2an, Bergaran emandakoa erreportaje luzean.
Boluntarioak, jo eta ke lanean

Bergara

Egun osoan zehar dena ondo irten dadin laguntzen 1.500 boluntario dabiltza lanean; Aranzadi Ikastolako gurasoak, langileak, ikasleak, ikasle ohiak ...
Oiartzungo Haurtzaro ikastolak irabazi du erronka

Bergara

2.000 euroko saria eskuratu dute Kilometroak jaiaren barruan jokatutako erronkan. Tolosako Laskorain ikastolari irabazi dio finalean. Hirugarren Or...
Emon taldeak dantzan jarri ditu Labegaraietan batutakoak

Bergara

Hirugarren gunean, Labegaraietan egin du emanaldia Emon taldeak. Kilometroetako kantuaren egileak dira eta zuzenean jo dutenean zoratzen jarri dira...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.