Datorren urtean San Migel jaiak hasi aurretik Kilometroak jaia izango dute txantxikuarrek. Hori horrela, gaur eguerdian jaso dute lekukoa bergararren eskutik. Berrikuntza izango da, gainera: Kilometroak eguna astebete aurreratuko da Oñatiko San Migelekin bat ez egiteko eta irailaren 24an egingo da Kilometroak 2017 festa.
Oñatiko Txantxiku ikastolako Aitor Guridi Txisto-k eta Zigor Ibarzabalek hartu dute testigua Aranzadi ikastolako guraso elkartearen lehendakari den Aitziber Lopez de Aretxagaren eskutik. Ikastetxean bertan egindako ekialdian izan da hori, Alkartu Nai eta Promocion Cultural elkarteari egindako omenaldi ekitaldiaren amaieran. Datorren urterako berrikuntzarik nagusia Kilometroak eguna astebete aurreratuko dela izango da Oñatin San Migelak ospatuko dituzte eta. Hala, irailaren 24an egin dute Kilometroak festa Oñatin.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.