DBHko 2. zikloko 20 bat taldek hartu dute parte. Goizean barrena bi proba egin dituzte eta arratsaldeko lehen orduan errepeska eta finala. Esandako moduan Oiartzungo eta Tolosako ikastolak iritsi dira finalera, eta azkenean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako neska-mutikoek eroan dute saria.