Arlabango errepidea, esaterako, bi aldiz itxi behar izan zuten joan den astean menditik zetorren urak lurra eta harriak ekarri zituelako errepideraino. Bestetik, bidegorrietan ere izan dira kalteak; Aretxabaletakoan eta Eskoriatzakoan, bietan jausi zen lurra pasua erabat itxiz.
Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbide Goiena Telebistako Harira saioan izan da astean, eta luizien gaineko argibideak eman ditu. Arlabango errepidea dagoeneko garbituta dago, baina onartu du konpondu beharra duela.
Aretxabaletako eta Eskoriatzako bidegorriak ere garbitu dituzte Aldundiko langileek. Hala ere, Eskoriatzakoak garbiketa lana baino gehiago behar duela uste du.
Aretxabaletan, bidegorrian ez ezik, Txarapea ibilbideko etxebizitzen atzeko partean ere jausi da lurra. Ondarroako kasuaren antzik ez duela inondik inora argitu gura izan du Unai Elkoro alkateak, baina onartu du hasieratik izan dituela arazoak malda horrek.
Bergaran Aritzetan
Bergarako Aritzetan ere izan da luizia, San Migel ermitara iritsi baino 500 bat metro lehenago pistak behera egin du eta han daude hiru bat baserritarako bidea moztu du.