Industria hondakinak jasotzen dituen Epeleko isurtegia bertatik bertara

Zeresan handia eman du azken asteotan Epeleko hondakinen isurtegiak. Gipuzkoako errefusa bertara eramateko aukera aipatu da eta Lapatxen beste hiru hilabetean bakarrik hartuko dituztela horiek jakinik eztabaida zabalik dago. Gaur egun industria hondakinak eta eraikuntzatik datozenak bakarrik hartzen dituzte.

Bergarako lurretan dago, Kanpanzarko errepide berritik gora, eta Debagoieneko mankomunitatea da hango arduraduna. Beheko partean isurtegi zaharra dago, eta itxita daramatza urte batzuk. Isurtegi berriaren lehenengo gunea ere dagoeneko beteta dago eta itxita, eta orain bigarren zatia betetzen dabiltza. 

Debagoieneko lantegietatik daramatzaten hondakinak jasotzen dituzten han, batez ere Ederlan lantegiko fundizioko materiala. Isurtegi alboan eraikuntzako materiala sailkatu eta tratatzeko lekua egokituko dute laster, ahal den guztia berriro erabili ahal izateko.

Hausnarketarako gaia

Epelen ez dute hiri hondakinik jasotzen. Gipuzkoarren errefusa Lapatxek jaso du azken urteotan eta beste hiru hilabetez ere hara eramango dute.  Gero zer gertatuko den oraindik ere zabalik dago, eta Lander Arregik, Debagoieneko mankomunitateko Ingurumen batzordeburuak, hausnarketa horri berandu baino lehen heldu beharko diotela onartu du.

Erlazionatuak

Epeleko konpostatze plantako lanak bukatzear daude

Bergara

Industria hondakinen isurtegia ez ezik, hondakin organikoen konpostatze planta ere badago Epelen. Horren ardura Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.