Epeleko konpostatze plantako lanak bukatzear daude

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 5a, 15:54

Industria hondakinen isurtegia ez ezik, hondakin organikoen konpostatze planta ere badago Epelen. Horren ardura Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak du, eta oraindik lanean hasi gabe daude han. Sistema informatikoan azken doikuntzak egiten dabiltza eta ondo bidean hilabete honetan bertan bukatuko dituzte lan horiek.

Debagoienean jasotako hondakin organikoak ez ezik inguruko mankomunitateetatik ekarritakoak ere jasoko dituzte bertan. Epeleko plantara ekarritako hondakin organikoek bi hilabete pasatxo beharko dituzte konpost bihurtzeko. 

Plantak, martxan dagoenean, urtero jasoko dituen 10.000 tona hondakin organikorekin ia 5.000 tona konpost lortuko dutelakoan daude Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko teknikariak. Konpost hori, gainera, kalitate handikoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak