Bergarako lurretan dago, Kanpanzarko errepide berritik gora, eta Debagoieneko mankomunitatea da hango arduraduna. Beheko partean isurtegi zaharra dago, eta itxita daramatza urte batzuk. Isurtegi berriaren lehenengo gunea ere dagoeneko beteta dago eta itxita, eta orain bigarren zatia betetzen dabiltza.
Debagoieneko lantegietatik daramatzaten hondakinak jasotzen dituzten han, batez ere Ederlan lantegiko fundizioko materiala. Isurtegi alboan eraikuntzako materiala sailkatu eta tratatzeko lekua egokituko dute laster, ahal den guztia berriro erabili ahal izateko.
Hausnarketarako gaia
Epelen ez dute hiri hondakinik jasotzen. Gipuzkoarren errefusa Lapatxek jaso du azken urteotan eta beste hiru hilabetez ere hara eramango dute. Gero zer gertatuko den oraindik ere zabalik dago, eta Lander Arregik, Debagoieneko mankomunitateko Ingurumen batzordeburuak, hausnarketa horri berandu baino lehen heldu beharko diotela onartu du.