Aittor Arantzabal auzipetu bergararrak azpimarratu du eurentzat ez ezik Euskal Herri osoarentzat dela albiste "ona". Zigor eskaerak jaitsiko zituztela pentsatzeko zantzu batzuk bazeuden, bere esanetan, baina "ezustekoa" izan da, edozein kasutan. Historikotzat jo du biktimen elkarteek akordioa sinatu izana ere eta, etorkizunera begira, "oinarri sendoa" jartzen duela gaineratu du. Madrildik, telefonoz, egin ditu adierazpenok Arantzabalek Goiena telebistako albistegian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.