04/08 sumarioko auziperatuak kartzelara joango ez direla jakinda ere, Ino Be Libre ekimenak gaurko, eguaztena, aurreikusita zuen bideo emanaldiaren aurkezpena –jarraian, bideoaren aurrerapena– mantentzea erabaki du: "Herritar desberdinen babesa erakusteko egin dugun bideo emanaldia egiteaz gain, hemendik aurrerako ekimenak ere iragarriko ditugu". 18:30ean izango da, Kulturateko areto nagusian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.