Jose Luis Elkoro: "Hegan egiteko moduan sentitzen naiz, gogotsu eta asmoekin"

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ira. 3a, 09:08

Horixe da, besteak beste, Jose Luis Elkorok Goienaren Puntua aldizkariari eskainitako elkarrizketan esandakoetako bat. Aste honetan erabat aske geratuko zela jakinda, joan den astean egin zion elkarrizketa aldizkariko erredaktoreburu Monika Belastegik. 

Uste baino egun bat lehenago, eguaztenean, kendu zioten azkenean hankan lotuta zuen pultsera telematikoa. Egubakoitz honetan, hilak 4, kaleratuko da elkarrizketa Puntua aldizkarian eta datorrenean, hilak 11, eskainiko du Goiena telebistak. Denbora luzez adierazpen publikorik egin ezinda egon da ezker abertzaleko kide eta enpresaburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak