Jose Luis Elkoro, erabat aske

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ira. 3a, 09:09
'Puntua' aldizkarian Elkorori elkarrizketa barikuan.

Gaurko, eguena, ipini zioten hitzordua, 12:00etarako, Martutenen, baina atzo arratsaldeko lehen orduan deitu zioten ezustean eta berehala joateko agindu. Hankan zeraman pultsera telematikoa kenduta, erabat aske geratu zen 16:45ean, zortzi urteko zigorraren ostean. 

18/98 sumarioaren barruan, hiru lagun daude oraindik espetxean Egin egunkaria-ren eta Egin irratia-ren auziaren harira. Jexuxmari Zalakainek irailaren 27an dauka jarrita irteteko data, Javier Salutregik urriaren 20an, eta Carlos Trenorri bi urte baino gehiago falta zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak