Jaiak izan dituzte aste bukaeran Debagoieneko hainbat auzotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko uztailaren 19a

Arrasateko Santa Marina auzoko txarangako kideak festetan.

Ur jolasak, puzgarriak, lehiaketak, auzoko bazkari-afariak, erromeriak, kontzertuak... jaiak izan dituzte Debagoieneko hainbat auzotan, eta eskaintza zabala izan da.

Jaiak izan dituzte aste bukaeran Arrasateko Zerrajeran eta Santa Marinan, Aramaioko Santa Marina auzoan, Aretxabaletako Portasol auzoan eta Bergarako Santa Marinan. Askotariko ekintzak antolatu eta egin dituzte. Eskaintza zabala izan da eta eguraldia lagundu egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak