Bero sargoriarekin gustura ibili dira neska-mutikoak Santa Marina jaietako piragua jardueretan. Ibai ertzera jaitsi eta antolatzaileek gertatutako piraguak izan zituzten jostagarri. Nork bere trebetasuna erakutsi zuen, noski. Batzuk badakite piraguan ibiltzen eta ezagutzen dituzte Deba ibaiaren nondik norakoak. Beste batzuei beti gustatzen zaie apur bat gehiago arriskatzea eta egon zen piragua buruz behera ipini zuenik ere.
Errekan apur bat freskatzea, gaizki ez aizue!